Pilates metodoaren oinarri originalak (2.zatia)

Pilates metodoaren oinarri originalak (2.zatia)
  • ERDIGUNE ENERGETIKOA:CORE

Joseph Pilatesek gorputzaren energia guneari”powerhouse” deitu zion. Gune hau gihar abdominalek, lunbarrek, eta aldaka eta ipurdialdeko giharrek osatzen dute. Bertan pilatzen da edozein ariketa egiteko behar dugun energia. Gune hau ariketa guztien oinarria da, bertatik hedatzen da mugimendua gorputz adarretara.

concentracion

  • ARRETA:

Gorputza eta burua lotzeko ezinbestekoa da lantzen ari garen atalean arreta jartzea, ariketaren kontzientzia barneratuz.

  • KONTROLA

Ariketa guztiak kontrolatuak izango dira, mugimendu bortitzik gabeak, ariketaren eraginkortasuna bilatuz eta lesioak ekidinez. Uneoro desoreka eta asimetriak identifikatzeko gai izan beharko dugu, eta horrelakoak zuzendu

  • ZEAZTASUNA

Pilatesek diseinaturiko ariketa bakoitza helburu bat lortzeko diseinaturik dago. Hau dela eta, mugimendu bakoitzean perfekzioa bilatuko dugu. Mugimendu zehatzak egingo dira, aldakaren, lunbarren, toraxaren eta zerbikalen egonkortasuna bilatuz. Zehaztasunez burutzen ez diren ariketek eraginkortasuna galtzen dute.

RESPI

  • ARNASKETA

Ariketa guztietan arnasketa mugimenduarekin koordinaturik doa, askotan ariketaren erritmoa markatzen duelarik. Arnasketa egoki batek giharren funtzionamendu egokian laguntzen du eta haien eraginkortasuna hobetzen.

  • MUGIMENDUEN ARINTASUNA, ISOLAMENDUA ETA INTEGRAZIOA

Mugimenduak leunak eta jarraiak izango dira, arnasketarekin bat datozenak. Gorputzeko mugimendu naturalak ez dira estatiko eta isolatuak; horregatik, Pilatesen mugimendu arinak egingo dira, ahalik eta naturalenak. Gorputz atal ezberdinen kontzientzia landuz gorputza bere osotasunean ulertzen ikasiko dugu. Gihar talde edo giltzadura bakoitza modu isolatu batean kontrolatzeko gai garenean gorputza bateraturik lantzea lortuko dugu.

fluidez

 

 

Dejar comentario

Comentario (Obligatorio)

Debes usar estas etiquetas HTML y atributos: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Nombre (Obligatorio)
Email (Obligatorio)