ERDIGUNE ENERGETIKOA: Joseph Pilatesek gorputzaren energia guneari”powerhouse” deitu zion. Gune hau gihar abdominalek, lunbarrek, eta aldaka eta ipurdialdeko giharrek osatzen dute. Bertan pilatzen da edozein ariketa egiteko behar dugun energia. Gune hau ariketa guztien oinarria da, bertatik hedatzen da mugimendua gorputz adarretara. ARRETA: Gorputza eta burua lotzeko ezinbestekoa da lantzen ari garen atalean arreta jartzea, […]