2. ATALA: Pilates metodoaren oinarri originalak (1.zatia)

2. ATALA: Pilates metodoaren oinarri originalak (1.zatia)

1945. urtean Return to Life Though Contrology liburua argitaratu arren, Pilates metodoaren oinarriak ez ziren urte batzuk geroagorarte aipatu.

Pilates metodoaren filosofia originala bere bi liburuetan dago azaldurik, non metodoa ulertzerako orduan 3 multzo bereiztuetan ezberdindu eta jorratzen diren ausnarketak dituelarik aipagarri :

  • Gorputzaren osasuna bere osotasunean
  • Ongi izate eta osasunaren mantentze prozesu helburuetara ailegatzeko norbanakoaren konpromezua
  • Arnasketa ( honi buruzko atal berezi bat eskainiko dizuet hurrengo astean )

 

Return_to_Life

Return to Life Through Contrology, 1945

Gorputzaren osasuna bere osotasunean

Ez dio gorputz itxura eta giharren garapenari erreferentzia soila egiten, baizik eta  gorputz, buru eta arimaren koordinaketa osoari ematen dio garrantzia . Helburu honetara ailegatzeko bidea ariketetan, elikadura aproposean, aktibitate ohitura onuragarrietan, eguzkian eta aire freskoan, eta bizitza arrunteko lan, aisi eta deskantsuaren arteko orekan jorratzen zituen.

Gorputzarekiko konpromezu integrala

Gorputza eta buruaren arteko  konekzioa jorratzen dituen diziplina bat da, lan etiko bat , norberak berekiko hartzen duen jarrera pertsonala, norbanakoak osasun integrala lortzeko bidean bere gain hartzen duen bizitza eredua da.

Arnasketa

Pilates jaunak arnasketari buruzko hainbat iruzkin utzi zizkigun, baina hauetatik garrantzitsuenetakoa, exhalazioa sakontasunez egin beharrekoaren egokitasuna zen, barneko ehunen garbitze prozesu bat izango balitz bezala.

Garbitze prozesu edo arnasketa mota honi, gorputz-buru binomioa berpiztu eta gaztetzeko  “barnekaldeko dutxa” moduko izendapena eman zion .

6

Joseph H. Pilates 51 eta 82 urterekin

“Zoriontasuna helburutzat duen bidean gorputz ariketa denez lehenengo baldintza” eta “egunerokotasuneko aktibitateetan onuraz erantzuteko gorputz eta buruaren arteko erlazio hori ezinbestekoa denez” , Joseph H. Pilates jaunak bere metodoari Contrology izena ezarri zion. Hemen oinarritzen dira gaur egun Pilates mugimenduaren barnean batzen diren oinarriak, hauek,  pilates metodoak gehien jorratu eta ausnartzen  dituen puntuak direla esan dezakegularik.

Mundu mailan, eskola geheinak 6 oinarri direlakoan bat egiten dute:

  • Erdigune energetikoa
  • Arreta
  • Kontrola
  • Zehaztasuna
  • Arnasketa
  • Mugimenduen arintasuna , isolamendua eta integrazioa

 

 

Dejar comentario

Comentario (Obligatorio)

Debes usar estas etiquetas HTML y atributos: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Nombre (Obligatorio)
Email (Obligatorio)