Historia (1.zatia)

Historia (1.zatia)

1.ATALA

PILATESEN HISTORIA (1. zatia ) :

Joseph Hubertus Pilates, Pilates metodoaren sortzailea, 1883. urtean jaio zen Alemanian, ain zuzen ere Düsseldorf hiri ondoko Monchengladbach izeneko herrixka batean.

Asma, errakitismoa eta sukar erreumatikoa jasan zituen haur oso ahul eta gaixotzat deskribatzen zuten garai hartako kontaketek. Egoera horri aurre egiteko giza anatomiaren ezagutza eta kirola hartu zituen erremedio giza, boxeoa, eskia, arte martzialak, gimnasia artistikoa, etab. praktikatuz anatomia modelo izatera iristeraino. Ekialdeko hainbat teknikekin lotura ere izan zuen, ain zuzen Yoga diziplinarekin eta Zen meditazioarekin , gaur egun bere metodoaren hainbat ariketetan teknika hauen influentzia ikus daitezkeelarik. Esperientzia hoien bitartez, Joseph H. Pilates, bere metodoaren sortze prozesuan hasi zen, arnasketa kontzienteari, giltzaduren alineamenduari eta bizkarrezurraren jarrera egokiari inportantzia handia emanez.

stand_rolling_pilates1912. urtean, 32 urte zituelarik, Ingalaterrara bidaiatzea erabaki zuen eta bertan boxeolari, zirku akrobata eta Scothland Yardeko polizien defentsa pertsonal irakasle giza lan egin zuen 1914arte, lehenengo mundu gerratea piztu eta alemaniarra izateagatik atxilotua izan zutenerarte. Man uhartean kokatuta zegoen kontzentrazio zelaian izan zen bere metodoak izan zuen lehenengo bilakaera garrantzitsuenetako bat. Han igarotzen zuen denbora librea, sasoi fisikoa hobetzeari eskaini zion berak sorturiko ariketa sortarekin, presoen osasun egoera hobetzen lagunduko zuten beste ariketak asmatuz eta eskura zuen materialarekin, gaur egun edozein Pilates estudiotan ikusi ahal ditugun makinen eredu bereziak sortuz. Hain izan zen onura handia ariketa horien egiteak, non 1918n, Ingalaterra eta Europa astindu zuen gripe pandemiari aurre egiten lagundu zien presoei , egun haietan Ingalaterran zeuden kontzentrazio presondegietatik hildako bakar bat ere ez izaten bakarra izan zelarik .

precadillac

Gerra amaitutakoan, Alemaniara itzuli eta bere metodoa lantzen jarraitu zuen, dantza garaikidean eragin handia izango zuen Rudolf Von Laban ezagutu ta bere metodoaren ariketak dantza munduan sartuz. Aldi berean, Pilates metodoak, dantza munduan ez ezik, beste hainbat arlotan ere eragina izan zuen, adibide giza, Pilates jauna Hanburgoko poliziaren prestatzaile fisiko eta defentsa pertsonaleko irakaslea izan zen, baina 1924. urtean Alemaniako armada berriaren prestatzaile izatea eskaini eta egoera soziopolitiko berriaz jabetuta, Estatu Batuetara erbesteratzea erabaki zuen.

Dejar comentario

Comentario (Obligatorio)

Debes usar estas etiquetas HTML y atributos: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Nombre (Obligatorio)
Email (Obligatorio)